COOKIEN POLITIKA

COOKIEN POLITIKA

1.- Zer da cookie bat?

Cookie bat webgune jakin batzuetara sartzean ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookiei esker, web-orri batek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipoaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskura dezake, eta, duen informazioaren eta haren ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabil daiteke. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookieak disko gogorrean memorizatzen ditu une horretan abian duen saioan bakarrik, oso memoria-espazio txikia hartuz eta ordenagailuari kalterik eragin gabe. Cookiek ez dute inolako informazio pertsonal espezifikorik, eta gehienak disko gogorretik ezabatzen dira nabigatzailearen saioa amaitzean (saioko cookieak deiturikoak).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, horiek gorabehera, aldi baterako cookieak edo memorizatutako cookieak ahalbidetzen edo eragozten dituzte segurtasun-ezarpenetan.

2.- Zergatik erabiltzen ditu cookieak AFDAk?

Beharrezko cookiek webgunea erabili ahal izan dadin laguntzen dute, oinarrizko funtzioak aktibatuz, orrialdean nabigatzea eta web-orriaren eremu seguruetara sartzea kasu. Web-orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie horiek gabe.
Cookieak zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko erabiltzen dira. Hortaz, gure Webgunearen funtzionamenduaren alderdi garrantzitsua dira. Askotariko funtzioak dituzte, besteak beste, nabigatzen ari zarenean eta gerora egingo dituzun bisitetan erabiltzen duzun hizkuntza gogoratzeko erabil daitezke.

3.- Zer informazio biltzen du cookie batek?

Cookie batek ez du labaintzat jotzen den informaziorik gordetzen; adibidez, ez du bankuko daturik ez antzekorik gordetzen, ezta NANa ere. Erabiltzailea ez da pertsona gisa identifikatzen; aitzitik, web-zerbitzariak bere web-nabigatzailearekin lotzen du.

4.- Zer-nolako cookieak existitzen dira?

– Cookie teknikoak: Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio baten bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diote, besteak beste: datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko ataletara sartzea, eskaera baten osagaiak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua gauzatzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea, edukiak gordetzea bideoak edo soinua hedatzeko edo edukiak sare sozialen bidez partekatzea.

– Saioko cookieak: Erabiltzailearen datuak bildu eta gordetzen dituzte saioan zehar; adibidez, webguneko zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzeko. Saioa amaitzen denean ezabatzen dira.

– Pertsonalizazio-cookieak: Erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin, esate baterako, hizkuntza, zerbitzura sartzeko nabigatzaile-mota, zerbitzura sartzeko eskualdeko konfigurazioa, etab.

– Analisi-cookieak: Bai guk, bai hirugarrenek ondo tratatuz gero, erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko aukera ematen duten cookieak dira. Era horretan, erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaren erabileraren neurketa eta analisi estatistikoa egin daiteke. Horretarako, gure web-orrian egiten duzun nabigazioa aztertzen da, eskaintzen dizkizugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera.

– Publizitate-cookieak: Bai guk, bai hirugarrenek ondo tratatuz gero, web-orrian dauden publizitate-espazioen eskaintza ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen diguten cookieak dira. Era horretan, iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzuaren edukira edo gure web-orriaren erabilerara egokitzen da. Horretarako, zure Interneteko nabigazio-ohiturak azter ditzakegu, bai eta zure nabigazio-profilarekin lotutako publizitatea erakutsi ere.

– Portaera-publizitateko cookieak: Editoreak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen web-orri, aplikazio edo plataforman sartu dituen publizitate-espazioak albait modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen duten cookieak dira. Cookie horiek, erabiltzaileen nabigazio-ohiturak etengabe aztertuz, haien portaerari buruzko informazioa gordetzen dute. Horri esker, profil zehatz bat gara daiteke, profil horren araberako publizitatea erakusteko.

5.- Zer dira cookie propioak eta hirugarrenen cookieak?

– Cookie propioak: Guk kudeatzen dugun ekipo edo domeinu batetik erabiltzaileari bidaltzen zaizkion cookieak dira.

– Hirugarrenen cookieak: Kanpoko zerbitzu edo hornitzaileek sortutako cookieak dira, adibidez, Facebookek, Twitterrek eta Googlek.

6. Zer cookie erabiltzen dira webgune honetan?

AFDAren webguneak cookie propioak erabiltzen ditu, eta, zehazki, saio-cookieak. Hau da, datuak bildu eta gordetzen dituztenak erabiltzailea bertara sartzen den bitartean.

Era berean, baliteke hirugarrenen cookieak ere erabiltzea. Cookie horiek informazioa bilduko dute, erabiltzaileak webgunea nola erabiltzen duen jakiteko eta Interneteko zerbitzu honen eta beste batzuen jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emateko.

Behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak diren cookiez gain, Atariak honako cookie hauek erabiltzen ditu:

• afdalava_cookies (Cookie hau beharrezkoa da erabiltzailearen cookie lehentasunak gordetzeko, beharrezko cookie teknikoa)
• _ga y _ga_DNBS09B4BX (Cookie analitikoak. Cookie horiek Google Analyticsek instalatzen ditu. Bisitaria, saioa eta kanpainako datuak kalkulatzeko eta webgunearen erabileraren jarraipena egiteko erabiltzen dira, webgunearen Analytics Txostena gauzatze aldera. Cookiek informazioa era anonimoan biltegiratzen dute eta ausaz sortutako zenbaki bat esleitzen dute bisitari bakarrak identifikatzeko. Aukerakoak dira)

7.- Posible al da cookieak desaktibatu edo ezabatzea?

Cookiek jasotako datuen edo informazioaren tratamendua edozein unetan errefusa dezakezu, zure Interneteko nabigatzailearen aukerak konfiguratuz. Zure ekipoan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu (oro har edo domeinu jakin baterako) edo ezaba ditzakezu.

Edonola ere, horrek gure webgunearen nabigazio optimoari eragin diezaioke, funtzionalitate batzuk desaktibatu egingo liratekeelako eta agian tresna batzuen bistaratzea kaltetuko litzatekeelako.

Firefoxi buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen:
http://support.mozilla.org/es/kb/cookies-informacion-que-los-sitios-web-guardan-en-#w_configurar-las-cookies

Chromeri buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen:
http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647

Exploreri buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen:
https://support.microsoft.com/es-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies

Safariri buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen:
http://support.apple.com/kb/ph5042

Operari buruzko informazio gehiagorako, sakatu hemen:
http://help.opera.com/Windows/11.50/esES/cookies.html

8.- Webgune hau erabilita erabiltzaileak berariaz onartzen du bildutako informazioa arestian aipatutako moduan eta helburuekin tratatzea. Era berean, badaki datuen edo informazioaren tratamenduari uko egiteko aukera duela, cookien erabilera baztertuz horretarako nabigatzailean dagokion konfigurazioa hautatuta. Alabaina, baliteke zure nabigatzailean cookieak blokeatzeko aukera horrek webgunearen funtzionalitate guztiak erabiltzea eragoztea.

Cookien politika honi buruzko zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitekezke info@afdalava.com helbidean.