Arabako Kirol
Federazioen Elkartea
Aktualitatea
Licitación privada para la realización del control y mantenimiento de la «Casa del Deporte»
Marka eta erronka 2024. Kirolean euskararen erabilera sustatzeko jardunaldia
“Marka eta Erronka” euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da; Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatua. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua. Kirol arloan lan egiten duzuen pertsonak zarete gonbidatuak: erakundeetako kirol zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso elkarteetako kirol koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere.
Aurten topaketa abenduaren 10ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK). Topaketan Josune Velez de Mendizabalek Ander Gebara elkarrizketatuko du eta bien artean euskarak kirolean izan duen eta izan dezakeen lekuaz jardungo dute. Ondoren, kirolean euskara sustatzeko Araban garatu diren esperientzia batzuk ezagutuko ditugu eta urrats berriak emateko aukerak aztertu.
4. edizioa da aurten. Aurreko hiru edizioen berri hemen duzue: Marka eta Erronkaren edizio guztiak.
Izena eman nahi duzu? Honako orria hau bete. Jarriko gara zurekin harremanetan
Gehiago irakurriMartxa solidarioa “Kirola osasun mentalaren alde”
3,5 kilometroko ibilaldia eliteko kirolariekin batera.
Maiatzak 4, larunbata 12.30.
Lekua: Foruen enparantzan.
Inskripzioa: www.orekabide.org maiatzaren 3ra arte.
Heziketa kurtsoa: “PERTSONAK KIROLEAN ENTRENATZEA”
Egunak: maiatzak 6 eta 8.
Ordutegia: 17:30etik 20:30era
Izena emateko epea: maiatzaren 2a.
“Irainik ez, kitto!” kanpainaren barruan txertatutako ikastaroa. Helburua da 30 entrenatzaile sustatzea eta lidergorako, taldeak garatzeko, kudeaketa emozionalerako eta gatazketarako tresnak ematea, alderdi tekniko-taktikoetan, fisikoetan edo metodologia globaleko alderdietan oinarrituta egon ohi den ezagutza osatzeko.
Entrenatzaileei eta prestatzaileei zuzendua. Gehienez ere 30 lagunek parte hartuko dute, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartu beharko dira, interesdunen kopurua gainditzen bada.