Lege-oharra
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatzen duena betetzeko, gure afdalava.com webguneko informazio orokorraren datuak adierazten ditugu jarraian:
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
IZEN SOZIALA: AFDA, Arabako Kirol Federazioen Elkartea
ELKARTEEN ERREGISTRO ZK.: AS/A/11363/2004
ELKARTEAREN HELBIDEA: Amadeo García de Salazar enparantza z/g (Kirol Federazioak) – 01007, Gasteiz
TELEFONOA: 945 23 02 19
HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@afdalava.com
DOMEINUAREN IZENA: afdalava.com
Gure webguneak informazioaren gaineko segurtasun-neurriak ditu, datu pertsonaletara baimenik gabe sartzea saihesteko.
Interesdunaren onespena eta adostasuna: Eskaera bat egiteko inprimaki bat bete eta bidalketa-botoia sakatu behar bada, horrek ezinbestean esan nahi du interesdunak informazioa jaso duela eta berariaz adierazi duela ados dagoela inprimaki horri erantsitako klausularen edukiarekin edo pribatutasun-politika onartu duela.
Gure inprimaki guztiek * ikurra dute nahitaezko datuetan. Eremu horietan daturik ematen ez baduzu, edo pribatutasun-politika onartzeko checkboxa markatzen ez baduzu, ezingo da informazioa bidali. Normalean honako formula hau izaten du: “X 14 urtetik gorakoa naiz eta pribatutasun-politika irakurri dut eta onartzen dut”.
BALDINTZA OROKORRAK ETA ONARPENA
Baldintza orokor hauek AFDAk afdalava.com webgunearen (aurrerantzean “Webgunea”) erabiltzaileen eskura jartzen dituen zerbitzuen erabilera arautzen dute.
Zerbitzua erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du eta erabiltzailea bertara sartzen den unean baldintza orokorrak onartzea dakar berekin.
Webgunea zerbitzuen eskaintza argitaratzeko eta zerbitzu horien kontratazioa ahalbidetzeko sortu da.
Webgune honetan sartuz gero, adierazten duzu adinez nagusia zarela eta aldez aurretik jartzen zaizkizun zehaztapen eta baldintzetara lotzeko legezko gaitasun nahikoa duzula, eta, gainera, zure erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean jarduten ari zarela. Zehaztapen horien edukiarekin ados ez bazaude, Webgunetik irten behar duzu.
Webgunerako sarbidea librea eta doakoa da, eskaintzen diren zerbitzuen berri eman ahal izateko.
Erabiltzaileak nabigatu eta Webgunea erabiltzeko aukera izango du datu pertsonalik eman beharrik gabe. Erabiltzailea AFDArekin posta elektronikoz edo Webgunean aurreikusitako beste edozein modutan harremanetan jartzen denean, AFDAk soilik erabiltzaileak bere borondatez ematen dituen datu pertsonalak eskuratuko ditu. Datu pertsonalak cookien bidez jasotzen badira, behar bezala jakinaraziko zaizu Cookien Politikaren bidez eta indarrean dagoen legediak xedatzen dituen bideen bidez.
HELBURUA
Baldintza orokor hauek arautzen dituzte Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu guztiak, erabiltzaileak era guztietako fitxategiak bidaltzea (argazkiak, bideoak, audio-grabazioak edo beste edozein material) eta beste edozein, baita erabiltzaileek horiek erabiltzea ere.
DATU PERTSONALAK
AFDAk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenak (DBEO), ezartzen dituen jarraibideak betetzen ditu, eta erabiltzailearen datu pertsonalak une oro behar bezala erabili eta tratatzen direla ziurtatzen du.
TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN DATUAK
AFDA, Arabako Kirol Federazioen Elkartea, Elkarteen Erregistroan AS/A/11363/2004 zk. duena eta Amadeo García de Salazar enparantza z/g (Kirol Federazioak) 01007, Gasteiz helbidea duena, bildutako datuak kudeatzeko tratamendu-erregistroen arduradun gisa.
ERABILTZAILEEN DATUAK
Idazki honen bidez jakinarazten dizugu zuk borondatez emandako datu pertsonalak gure erakundearen ardurapeko tratamendu-erregistroetan txertatu eta gure datu-basean sartuko direla.
Ez dugu 14 urtetik beherakoen daturik tratatzen. Beraz, ez eman daturik adin horretatik beherakoa bazara, edo, hala badagokio, ez eman adin hori ez duten hirugarrenen daturik. Xedapen hori urratuz gero, AFDAk ez du inolako erantzukizunik izango.
Webgunearen erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren erantzule bakarra, eta AFDAk fede onez jardungo du zerbitzu-emaile huts gisa. Datu faltsuak emanez gero edo baimenik gabe hirugarrenen datuak emanez gero, AFDAk beretzat gordetzen du datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea, datu horien titularraren edo titularren eskubidea babeste aldera. Baldintza hori betetzen ez bada, AFDAk ez du inolako erantzukizunik izango.
AFDAk konpromisoa hartzen du datu pertsonalak isilpean mantentzeko eta datu horiek gordetzeko dituen betebeharrak betetzeko, eta datu pertsonalen segurtasuna ziurtatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartuko ditu, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datu horiek dituzten arriskuak kontuan hartuta. Hori guztia araudiak xedatzen duenaren arabera.
WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUA
AFDAk ezin du ziurtatu Webgunerako sarbidean etenik edo akatsik gertatuko ez denik. Hala ere, konpromiso irmoa dago, horrelako gorabeheren berri izan bezain laster, horiek lehengoratzeko edo konpontzeko beharrezkoak diren jarduketa guzti-guztiak egiteko, AFDAren borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiak daudenean, horiek ezinezkoa egiten dutenean edo gauzatzea zailtzen dutenean izan ezik.
AFDA ez da, inondik inora, Webgune hau bisitatzeak eragin ditzakeen kalteen erantzulea izango, ez edukietan akatsik edo omisiorik egoteagatik, ez eta programa maltzurren bat transmititzeagatik ere, nahiz eta hori ekiditeko neurri teknologikoak hartu. Era berean, ezin izango zaio erantzukizunik eskatu zerbitzua eteteagatik, funtzionamendu desegokiagatik edo zerbitzua eskuratzeko ezintasunagatik.
Indarrean dagoen legediaren aurkako edukia txertatzen duen erabiltzaile orok bere gain hartuko du lege horrek eragindako kalteen eta ondorioen erantzukizun osoa, eta AFDA erantzukizun orotik salbuetsiko du.
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
AFDAk sortu ditu Webgunean eskuragarri jarritako elementu eta eduki guztiak, edo, bestela, AFDAk horiek erabiltzeko lizentzia edo baimena du.
Horrenbestez, elementu eta eduki horiek guztiak (irudiak, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logoak, koloreen konbinazioak, egitura eta diseinua, funtzionamendurako, haien funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako aplikazio zehatzak, eta abar) eta horien gainean izan daitezkeen eskubideak AFDAren titulartasun esklusibokoak dira.
Elementu eta eduki horiek duten helburua gorabehera, erabat edo hein batean erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko, ezinbestekoa izango da domeinuaren titularrak aldez aurretik idatzizko baimena ematea.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egilearen jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen aurkako egintzarik ez egiteko.
ESTEKEN ERABILERA
AFDAk ez du inolako erantzukizunik onartzen, ezta zeharka edo subsidiarioki ere, AFDAk kudeatzen ez dituen webguneetatik estekatutako edukien, informazioen, komunikazioen, usteen edo zerbitzuen gainean, nahiz eta Webgunearen bidez haietarako sarbidea izan. Halaber, ez du bermatzen horietan birusik ez dagoenik, ez eta sistema informatikoan (hardwarean zein softwarean), dokumentuetan edo erabiltzailearen fitxategietan gorabeherak sor ditzakeen beste elementurik ere. Halaber, erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalteengatiko erantzukizunetik salbuetsita dago.
BALDINTZAK URRATZEA
Edozein urratze zigor daiteke, baita Webgunearen erabilera desegoki oro ere, eta AFDAk dagozkion legezko ekintza guztiak abiaraz ditzake bere interes legitimoen alde egiteko. Are gehiago, urraketak burutu dituzten erabiltzaileei sarbidea mugatzeko edo debekatzeko eskubidea ere gordetzen du.
LEGEDI APLIKAGARRIA
Legezko betebehar hauek Espainiako legediak xedatzen duenaren arabera idatzi dira.
LEGE-OHARRA ALDATZEA
AFDAk Lege-Ohar honetan aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du. Hori dela eta, Erabiltzaileei aldian-aldian bisitatzea aholkatzen zaie. Lege-Ohar honetan aldaketa nabarmenak egiten direnean, erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie aldaketa horiek onar ditzaten. Jakinarazpena Atarian abisuak argitaratuz edo posta elektronikoaren bidez edo egoeraren arabera egokia den beste edozein prozeduraren bidez egingo da.