“Marka eta Erronka” euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileen topaketa bat da; Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Kirol Federazioen Elkarteak (AFDA) bi urtean behin antolatua. Bertan euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da helburua. Kirol arloan lan egiten duzuen pertsonak zarete gonbidatuak: erakundeetako kirol zerbitzuetako teknikariak, federazioetako kideak, klubetakoak, guraso elkarteetako kirol koordinatzaileak, eta baita kirolari, entrenatzaile eta kirol epaileak ere.

Aurten topaketa abenduaren 10ean izango da, 18:00etatik 20:00etara, Izaskun Arrue Kulturgunean (IAK). Topaketan Josune Velez de Mendizabalek Ander Gebara elkarrizketatuko du eta bien artean euskarak kirolean izan duen eta izan dezakeen lekuaz jardungo dute. Ondoren, kirolean euskara sustatzeko Araban garatu diren esperientzia batzuk ezagutuko ditugu eta urrats berriak emateko aukerak aztertu.

4. edizioa da aurten. Aurreko hiru edizioen berri hemen duzue: Marka eta Erronkaren edizio guztiak.

Izena eman nahi duzu? Honako orria hau bete. Jarriko gara zurekin harremanetan