Arabako Kirol
Federazioen Elkartea
Aktualitatea
Ariketa fisikoari eta osasunari buruzko 2. prestakuntza-jardunaldia. Ohitura toxikoak ekiditea (2022-02-10)
ZIRKUITUKO ENTRENAMENDUA DISEINATZEKO OINARRIZKO KONTZEPTUAK: ZINTA ELASTIKOAK ETA ARIKETEN PROGRESIOA
Illargi Gorostegi Anduagaren eskutik. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea (UPV/EHU).
17:45 a 20:15. Doan.
Bertaratzea ezinezkoa izatekotan, grabazioaren esteka bidaliko zaie izena eman duten guztiei.
Izen-ematea: bidali izena, bi abizenak eta helbide elektronikoa info@afdalava.com helbidera.
Antolatzailea: Hezkuntzaren eta Kirolaren Fakultatea eta AFDA.
Gehiago irakurriKOMUNIKATUA. AFDAk eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko agindua baliogabetzeko eskatu du
Arabako Kirol Federazioen Elkarteak, Arabako federazioei kontsulta egin ondoren, Gipuzkoako hainbat federaziok Eusko Jaurlaritzari gure autonomia erkidegoan eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko agindua baliogabetzeko eskaerari buruz egindako komunikatuarekin bat egitea erabaki du.
Eskaera hori Arabako Foru Aldundiari helaraziko zaio, hark urtarrilaren 24rako deitutako bileran.
Eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko agindua baliogabetzeko eskaera adin goiztiarretan egiten den jarduera fisikoaren garrantzian oinarritzen da, ongizate fisikoan zein mentalean laguntzen baitu, federazioek aspalditik ezarri ditugun protokoloek kirola egitea segurua dela bermatzen baitute.
Ikastaro osagarria. Ariketa fisikoari eta osasunari buruzko prestakuntza-jardunaldiak. Ohitura toxikoak ekiditea
Streaming bidezko jardunaldiak, 2022/01/25, 2022/02/10, 2022/03/01 eta 2022/04/07 egunetan.
Izen-emateak: info@afdalava.com (adierazi izen-abizenak eta streamingerako esteka jasotzeko helbide elektronikoa)
Kuota: 25€ (bidali ordainketaren ordainagiria izen-ematearekin batera).
«Sasoi onean bazaude, covid-aren sintomak ez dira hain larriak izango»
El Correok Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea den Sara Maldonadori egindako elkarrizketa.
Gehiago irakurri