Martxan da “Marka eta Erronka kirolean” topaketa

Topaketaren data: azaroaren 19a (18:00etatik 20:00etara)
Lekua: Europa Jauregia.
Izen-ematea: https://afdalava.com/eu/izen-emate edo erabili atxikitako karteleko QR kodea.

Topaketaren helburu nagusia euskarak kirolean duen egoera aztertzea eta aurrerabideak identifikatzea da, betiere euskara eta kirola uztartu nahi dituzten eragileak saretuz.

Kirol arloan aritzen zareten profesional eta eragile guztiak zaudete gonbidatuta: kirol zerbitzuetako teknikariak, federazio eta klubetako kideak, guraso elkarteetako koordinatzaileak, kirolariak, entrenatzaileak eta epaileak. Zuen ahotsa eta esperientzia funtsezkoak dira.

Aurtengo edizioan eskola kirolak haur eta gazten hizkuntza ohituretan duen garrantzia izango da topaketaren ardatza. Hemen duzue aurreko lau edizioen berri: Marka eta Erronka topaketak.